jueves, 18 de febrero de 2010

Ctos de relevos de Aragón, Navarra y Euskadi

Pasa den astebukaeran, Club Vasco de Campingen karreraz aparte, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko errelebu txapelketa ospatu zen.
Larunbata goizean Candanchuko zirkuitoan elkartu ginen eta hamarretan lasterketari hasiera eman zitzaion.
Helduen kategorian, bakoitzak 5km-ko ibilbidea osatu behar zuen, talde bakoitzak hiru eskiatzaile zituelarik eta lehenengo lasterkariak clasiko estiloan egin behar zuelarik. Gizonezkoetan, CVCko Xabier Gardeazabal, Josu Erkizia eta Xabier del Val Irungo Mendizaleak eta Eibarko Club Deportivoa menpean hartu zituzten eta Euskadiko txapeldunak bilakatu ziren, konpetizioaren globalean zazpigarrenak sailkatu zirelarik, Aragoi eta Nafaroako taldeak kontuan hartuta.
Taldeko Javier Vecinok ez zuen lasterketa batean parte hartzeko aukera galdu eta gure elkarteko lehen taldean sartu ez arren, erronkariko bi lagunekin elkartu zen eta klasikon bere errelebuari hasiera eman zion .
Infantiletan, 2,5km-ko ibilbidea bete behar zuen bakoitzat eta CVCko taldea Manu Elorzak, Manex Garaiek eta Mikel Sarasolak osatu zuten. Zoritxarrez Euskadiko talde bakarra izan zen eta podiumeko maila altuenera igo ziren. Hala ere oso karrera hona egin zuten gaztetxoek eta guztira bostgarrenak sailkatu ziren.
Emakumeetan ez genuen talderik osatzea lortu. Argi dago Gipuzkoan lizentziak abiadura handian murrizten ari direla eta talde bat besterik sortzea oso zaila da.
Sailkapenak hemen

Xabier del Val

Ctos absolutos:



Ctos infantiles:

1 comentario:

  1. verdedepotepirenaico20 de febrero de 2010, 9:33

    Aurreneko gauza zorionak, berriz ere Campiñekoak txapeldun.
    bigarrenez, atentzioa ematen du adibidez Tolosako inor ez egoteak. ez alpinokoak ez uztargikoak...
    txapeldun handiak edukiko dituzte baina atzetik ez al dator inor?
    bestetik, "txakur zaharrak" konpetitzen ikusteak inbiria eta pena ematen du, aldi berean. Ez al dago errelebo generazionalik?
    neskena betidanik izan da nahiko larria baina aurtengoa ufff!!!
    Bueno dena den " que os quiten lo bailao" eta berriz ere zorionak denoi eta eutsi goiari
    Aupa el campin!!!

    ResponderEliminar