lunes, 4 de junio de 2012

Arrateko XIV igoera


Ligari jarraipena emanez atzo ospatu zen Arrateko magaletan urtero bezela Arrateko rolleski igoera, Eibarko Klub deportiboak antolatu ohi duena. Aldi berean, lasterketa hau Rollerski ligako bigarrera izan da, pasaden larunbatean Uhartekoari lasterketari jarraipena emanez.

Urtero bezela, goiztiar hasi zen lasterketa, 9:30ak inguruan eta xirimiriak etzuen barkatu, iragarpenak zioen moduan. Gehiengoenek skating erara igo arren bazeuden ere klasikoan igo zuten lasterkari batzuk. Gizonezkoetan, azkarrena Ioseba Rojo (Uzturre) izan zen, aurreko urtean bezalaxe hasiera hasieratik ritmo oso gogorra jarri zuelarik, eta hark bere lanak egitearekin garaipena ziurtatua izango zuen. Bigarren postuan, Josu Erkizia (CVCE) iritsi zen, lehenengoarengandik hurrun eta hirugarrengoarekin ere tarte polit bat ireki zuelarik, eta podiuma osatuz Xabier Macias (Uharte) gaztea izan genuen, aurten podiuma zapaltzea lortu zuelarik, Txomin, Oier eta Ibai Larregiren taldetik zertxobait banatu ondoren.

 Gureen artean  partaidetza ona izan zen, taldeko 9 partaide atera ginelarik: nagusien Xabier Del val, Xabier Gardeazabal, Patxi, Rafa eta  Josu izan ginen, eta gazteak ordea Manex Garay, Manu, Jokin eta Mikel Sarasola izan ziren, azken honek gazteen lasterketan garaipena lortu zuelarik, gazta beraz, azken honentzat!



Eskertzekoa ere, isil isilean, lasterketa hauetan beti dauden laguntzaile eta animatzaile guztiei, Maitane, Manu Vecino, Luis Gardeazabal eta Esti!

Hurrengoa Erlaitzeko aldapetan!




No hay comentarios:

Publicar un comentario