martes, 6 de marzo de 2012

Traces Aspoise eta Somporteko III liga


Atzo ospatu zen Somporten aurtengo ligako azken froga, hirugarrena hain zuzen, lasterketa batzuk bertan behera geratu baitira urte hasieran zegoen elur eskasiaren ondorioz. Guztira hiru izan dira proba puntuagarriak, Trofeo Ciudad de Huesca (Peña Guara), geure Donostiako Saria eta azkenik atzo ospatu zen Trace Aspoise lasterketa. Honekin batera atzo bertan banatu zituzten sariak eta geure taldean emaitza oso onak ere lortu genituen, garaipen baten bat ere lortu genuelarik.

Atzokoa, triste hasi zen, ilun, euri mehatsua ere bazegoelarik, baina elur geruza nahikoa zen lasterketari irteera emateko. Gazteenak izan ziren lehenak 9.30etan irten zirelarik, eta ondoren, 15 minutu beranduago heldu eta koxkorragoak irten ginen, 10 eta 22km-ko lasterketak egiteko prest. Geureen artean, Manu Elorza bigarren izan zen eta  Manex Garayek lagundu zuen podiumean. Mikel Sarasolak ere lasterketa ederra egin zuen, gazteen Espainiko selekzioan dauden hainbati ere irabazi zielarik.

Lasterketa luzeko irabazleak Rojotar anaiak izan ziren, lehenengo Ioseba  eta bigarrena Imanol hain zuzen aurkari gogor batek lanak zaildu zizkielako, Baptiste Cazaux frantsesa. Nesketan ordea, irabazlea Somporten hain trebea den Magda Genuin italiarra izan genuen, eta oraingoan Maialenek lehia estuagoa bizi izan zuen honekin. Hirugarren postuan Elisa Hernandez sartu zen.


Orokorrean partaidetza distantzia luze honetan ez zen oso ugaria izan, eta bertan parte hartu behar zuketeen askok kale ere egitea erabaki zuten, beste distantzia laburragoak aukeratuz, Hala, geure taldeko gazteek (+16) distantzia luzea egin genuen, eta orokorrean nahiko txukun ere ibili ginen. Patxi Sarasolak ligarako borrokarekin jarraitu zuen baina antza atzeko batek aurrea hartu zion, lastima. Zoriontzekoa ere Mikel Ibergallarturen ausardia, hain gazte izanda lasterketa luzean parte hartu zuelarik, hau baita iraupeneko kirola. Gainontzekoak, Xabi del Val, Xabi Gardeazabal, Teo Cacho eta ni, Josu izan ginen, baten baten ausentzia ere nabaritu genuen!!

Lasterketaren sailkapenak:



Rafak egindako argazki batzuk ba dauzkazue ikusgai.

Josuerki

Nagusien lasterketak.



Umeen lasterketak.

4 comentarios:

  1. Ze argazki politak!!!! Zorionak partaide guztioi eta mila esker Rafa... beti bezala primeran!!!

    ResponderEliminar
  2. teneis las clasificaciones de la liga somport finales

    ResponderEliminar
  3. Jesús Beltrán de Lubiano8 de marzo de 2012, 22:48

    Me han dicho por una de las fotos que me sacaste el domingo. Pareces bueno y todo.
    He tenido que decirle que el que es bueno es el fotógrafo.
    Gracias Rafa...

    ResponderEliminar
  4. Han puesto las clasificaciones finales de la liga en la web de Somport. Lo digo para el que no se haya dado cuenta.

    ResponderEliminar