miércoles, 14 de marzo de 2012

Gipuzkoako Txapelketa eta Uharteko Lasterketa Herrikoia


Pasaden larunbatean CVCEko eskiatzaileak Somporten elkartu ginen Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko. Hauek estilo librean ospatu ziren pista berde eta horiari hainbat itzuli emanez kategorien arabera. Aurreko egunetako elurteek, nahiz eta oso urriak izan ziren, pista oso egoera onean utzi zuten eta ederki disfrutatu ahal izan genuen.
Gutaz gain, Uzturreko, Eibarko, Irungo eta Urdaburuko partaideak egon ziren, Gipuzkoa kanpoko partaideak ahaztu gabe.

Uharteko Iñigo Macias izan zen garailea nagusien lasterketan, Josu eta nire aurretik. Gure taldeko Manu Elorzak irabazi zuen infalntil II-ko 5km-ko lasterketa, Mikel Plazasek (Uzturre) berriz infantil I-ekoa.

Nesketan, Mayencoseko Ane Gorostegi tolosarra izan zen azkarrena. Gipuzkoarren artean Eibarreko neskak izan ziren nagusi: Leire Garatek irabazi zuen helduen lasterketa eta Jone Saezek infantil II-koa. Mayencoseko Beatriz Labanda izan zen partaide bakarra infantil I mailan.

Emaitzak oso onak izan ziren gure taldearentzat gehienek podiumera igotzea lortu baigenuen.

Txemaren argazki batzuk.




Egun horretan bertan taldeko gutxi batzuk Bortirira joan ginen gaua pasatzera igandean Uhartek antolatutako lasterketa herrikoain korritzeko. Lasterketa El Ferialen ospatu zen eta Belagoan korritutako beste batzuekin konparatuta, zirkuitoa egoera onean zegoela esan daiteke.


Aurreko eguenan bezala, Josuk lehia gogorra izan zuen Maciasekin lasterketa irabazteko. Josuk, buruan zihoala, arazo bat izan zuen argizariekin eta estropozu baten ondorioz, ezin izan zuen bukaeraraino
garipena lehiatu.

Jokinek, 2,5km-ko lasterketan lan polita agiten ari zelarik, horren maiz izaten dituen despiste hoietako bat izan zuen, eta gehiegizko itzuli bat eman zuen. Hala ere ez zen helmugara azkena iritsi. Espero degu arazo txiki hauek azkar kompontzea!!!

Uharteko web-ean ikusi daitezke sailkapenak.

Hemen daude Juanjok ateratako argazki batzuk


Xabier del Val

No hay comentarios:

Publicar un comentario