martes, 22 de noviembre de 2011

Asteburua Soulor inguruko parajeetan


Joan den asteburuan ekipoarekin lehorreko azken kontzentrazioa egin genuen Fraintziako Pirinioan datorren denboraldiari begira. Larunbat eta igandea Soulorreko aterpean pasa genituen azken urte hauetan ohizkoa bihurtu den irteeran. Lekua, beti bezala, ezin hobea eta eguraldia oraingoan ere lagun izan genuen.

Larunbatean Couraduqueko mendatea igo genuen, klasikoan Jokin, Manex, Manuk eta nik Aucun herritxotik aterata, Josuk mendate berdina egin zuen Argelesetik abiatuta skatingen. Igande goizean guztiok Ferrieresera joan ginen Soulor klasikoan igotzeko. Josuk Ferrieres herritik, Patxik eta nik Arbeosetik hasita eta Mikel, Jokin, Manu eta Manex mendaterako 6 kilometro falta ziren lekutik. Giro ezin hobea, pikeak, eta izerdia ugari. Lurdes eta Juanjo ere han ibili ziren laguntza lanetan.

Hurrengoa, zorte pixka batekin, elurretan!!!

(Lurdesen argazkiak)


No hay comentarios:

Publicar un comentario