domingo, 2 de octubre de 2011

Bi garaipen CVCEkoentzat etxean






Argazkiak: David de Bernardo


Atzo arratsaldean, urriari hasiera emanez ospatu zen GNKE-FGDI antolatzen duen Urgull mendira igoera Rollskietan, bigarren ekitaldia delarik aurtengoa. Arratsalde polita izan arren eta eguraldia txukuna eta atsegina izan arren beroak gogor astindu zuen. Ibilbidea aurreko urteko bezain gogorra zen, hain ezaguna den Ingelesen hilerrirako dagoen malda, eta bertatik miradorera, 900metroko igoera hain zuzen nagusientzat, Gaztetxoek zertxobait motzagoa egin zuten, baina gogorra ere, zalantzarik gabe.





Taldekideei dagokionez arratsaldea biribila izan zen, nagusietan Josu Erkiziak irabazi baitzuen, lehia gogor batean Manuel Oliveros aragoarrarekin borrokan ibili ondoren, eta lehenengo igoeran 4 segundu atera ondoren bigarrenean irabazi ahal izan zuen. Lehenengo maldetan distantzia piska bat kendu ondoren, Josuk ongi heutsi eta garaipena lortu zuen. Hirugarren postuan Ligan ere borrokan dagoen Oier Goñi (uharte) agoiztarra iritsi zen Aran Nordic taldeko Beñat Irizarrekin borroka gogor batean ibili ondoren, batak bestea bizpahiru aldiz aurreratu ondoren, esperientziak irabazi zuelarik.






Neskei dagokionez oraingoan Haizea Etxeberria (Uharte) izan zen garailea, Leire Gardeazabal (CVCE) taldekidea bigarren postuan, segundu gutxi batzuetara eta hirugarren postuan Lurdes Irazusta (Alpino Uzturre). Hauek ere denbora txukunak lortu zituzten.




Gazteen artean ere ez zen emoziorik falta izan, eta haien artean azkarrena Manu Elorza (CVCE) izan genuen, arratsaldeko bigarren garaipena taldearentzat, eta oso hestu ibili ziren podiuma isteko, 4 segundutan sartu zirelako beste bi sailkatuak, Mikel Irizar (Aran Nordic) eta Mikel Sarasola (CVCE). Lehia polita hauena. Neska gaztetxoen artean lehen bi postuak Uharte taldearentzako izan ziren. Uxue Loizu (Uharte) gailendu zen bere taldekide Henar Etxeberriari (Uharte) eta hirugarren postuan Mayencoseko Irati Izagirre sartu zen.



Berriro ere eskertzekoa antolakuntzak egindako lana. Hemen ikus ditzakezue sailkapenak eta hemen David de Bernardoren argazkiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario