domingo, 9 de marzo de 2014

Trace Aspoise eta Gipuzkoako Txapelketa


Gaur 8 ospatu zen Trace Aspoiseko lasterketa somporten, 20km-ko lasterketa luzea. Emaitzak nahiko txukunak izan ziren taldekideentzat, besteak beste Xabi eta biok lehia gogor bat mantendu ondoren 5 eta 6. postuak lortu genituen. Irabazle orokorra Sochitik etorri berri zegoen Imanol Rojo izan zen. Gazteen artean aipagarria Oier Ibergailarturen lasterketa, aurtengo sasoia ederra berriro ere adieraziz!! Jokinek ere lasterketa ona egi zuen.




 Ligari Dagokionez, bukatu da 4 lasterketako Somporteko liga eta taldeko kideek hainbat podium lortu ditugu, besteak beste; Oier "Iber" kadeteetan lehenengoa izan da, Mikel Sarasola hirugarren Junior 1.ean eta ni neuk senior I-ean garaipena lortu det.


Aste bukaera honi dagonionez, eta Face bookean aurreratu dgenuen moduan, aste bukaera hontan ospatu dira Somporten Gipuzkoako txapelketak, larunbat arratsaldean klasiko eran eta gaur goizean librean. Taldekoek podium dexente lortu ditugu, eta hainbat dolu zoragarri ikusi ahal izan ditugu aste bukaeran zehar, taldekoen artean (beñat irizar- Mikel sarasola atzo, klasikon) eta baita Xabi gardeazabal podiumean bigarren lekuan sartzeko segundu bakar bat eta 4 segunduko tarteekin aste bukaera guztian zehar Txiki Plazas eta Txomin eskarmendirekin! Zorionak denoi!!

Egun hauetan sailkapenak jartzen saiatuko gera, eta argazki tiradatxo bat ere ahal izan ezkero!

josuerki.




lunes, 17 de febrero de 2014

Peña Guararen Lasterketa – Otsailaren 16





Asteburu honetan Hueskako Peña Guara taldeak hainbat lasterketa prestatu ditu.Larunbatean, biathloia eta gaueko esprinak, eta igandean skatineko lasterketa nagusia. Eguraldi txarraren ondorioz, larunbateko biathloia bertan behera utzi behar zuten.



Igandean, oso eguraldi ona egin zuen eta elurra oso azkarra zegoen kurbetan izotza egon arren. Alebinek 1.5km. zituzten, Infantiletik Junior I-era 7km., eta hortik aurrera 20km.

7km-etako lasterketan Mikel Sarasola 3.postuan geratu zen oso lasterketa ona egin ondoren, Andrés eta Thibeaut le Seguillonen atzetik. Ondoren, Oier Ibergallartu 5. iritsi zen, azken bolada honetan egiten ari den bezain lasterketa ona egin eta gero; ni, 10.postuan.




20km-ko lasterketan, Uzturreko Joseba Rojok errez irabazi zuen eta Xabi del Val eta Josu Erkizia batera iritsi ziren 7. eta 8. postuan.


Sari banaketa eta gero, eta denok pozik egindako karrerarekin, ekipoko guztiak bokatak bazkaltzera joan ginen.



Eta datorren asteburuan distantzia luzeko lasterketa Benasquen!


Jokin Sarasola

domingo, 9 de febrero de 2014

Trofeo Donostia. Clasificaciones


 Podéis ver aquí las clasificaciones del VIII TROFEO DONOSTIA. En este enlace teneis las fotos realizadas por David de Bernardo.





martes, 4 de febrero de 2014

35. Marxa Beret



Pasaden igandean ospatu zen Marxa Bereten 35. ekitaldia, eta azken elurteek oso atsegina egin zuten lasterketa, hiruzpa lau urte ondoren, Montgarriko baselizatik pasatu zelarik. Aurten, estreinekoz larunbateko ohiko esprinak beste eredu berri batean eraldatu dute, hain zuzen 5km ko skatingeko lasterketa bat antolatu zuten. Larunbateko irabazlea Diego Ruiz aragoarra izan zen, Tolosako Ioseba Rojorekin lehia estuan ibili ondoren azkeneko metroetan erabaki zelarik. Emakumeetan ordea, Berta Perez izan zen garailea, bakardadean.

Larunbateko eguraldi tristearen ondoren, bazirudien igandean goiz-goizetik eguzkiak hartuko gintuela, baina ez zen horrela izan era batean, haizeak eta elurrak ere kolpatu gintuelako ere. Irteera 10etan izan zen, puntual samarra, eta irteera faltsu bat egon ondoren, denek ekin genion lasterketari; 10, 21 eta 42km-koek. Hasieratik 42ko lasterkariek hartu genuen aurre lasterketan, eta lehenengo 10km-ak zortzikote batek burutu genuen, gehienak 42km-koak. Kostatu zitzaidan bai, bere lana, talde honi jarraitzea, behar bada haiek baino eski motelagoak nituelako. Montgarriko jaitsiera izugarria izan zen, beherako bide guztia arrastotik atera gabe egin nuelarik, hemen ere gainontzekoak baino motelago. 

Igoera hurbildu ahala, bakoitzak bere postuak hartu zituen,  eta nik ere horrela egin nuen, ezezaguna nuen kanpotar batekin, lasterketa guztia argizaririk gabe egin zuen "zoro" batekin. Sufritu nuen sufritu beharrekoa hau harrapatzeko, eta azken lautadan agur ere esan zidan tipoak, naiz eta askotan skatingean igo zituen aldapak! Azkenean 5. egin nuen sailkapenean, pozgarria neretzako, aurreko urteko pena txiki hori sendatuz (6.postua).




Taldeko gainontzeko partaideak Larrañagatarrak eta Ibergailartutarrak izan ziren. Luisek, ere 42km-ko lasterketa luzea egin zuen, eta sasoiko dagoela ere erakutsi zuen beste behin ondo bukatu zuelako, aurpegi onarekin.

Gazteen artean, sailkapenak ikusi arte zalantzak igongo dira, baina 10k-ko lasterketa txukuna egin zutela argi dago; Oier Ibergailartu sasoi oneko dago aurten, gorputz indartsu horrekin lasterketa polit bat egin zuelarik. Larrañagatarren artean, Peru izan zen azkarrena, eta Enekok azken momentuan Dortsala lortu zuen, beste urte betez lasterketa gogor hau eginez!

zorionak denoi!

josuerki

martes, 28 de enero de 2014

Euskadiko txapelketa


Aste bukaera honetan ospatu da Candanchun 2014ko euskadiko txapelketa, naiz eta igandean ospatu zen lasterketa bakarra, Skatingekoa hain zuzen. Larunbatean klasikokoa bertan behera geratu zen eguraldi ankerra zela eta (euria, haizea,etab.) eta egoera honen aurrean antolatzaileek bertan bera uztea erabaki zuten.

Igandeko lasterketarako ordea, eguraldi iragarpenak egokiak ziruditen eta modu horretan igande goizean 5/7,5/10 eta 15km ko lasterketak ospatu ziren, Nafarroako txapelketarekin batera. Azken momentuan Aragoiko jendean ere izeneman zuen eta horrek sailkapenak zertxobait bete zituen.



Taldeari dagokionez, ia denek lortu genuen saria, baina batzuek oso sasoi onean daudela erakutsi zuten, besteak beste Xabik 15km-ko lasterketan, podium nagusiko hirugarren postua lortu ondoren, eta Oier Ibergailartuk, bere kategoriako gazteenetakoa izanik zaharragoei irabazi zien, Euskadiko txapeldun bilakatuz.



Aipatu beharra dago, pertsona gehien bildu zituen elkartea, geurea izan zela euskadikoen artean, eta aldi berean gipuzkoarrek emandako maila paregabea izan zela, beste probintzia batzuekin alderatuz; arrazoiak egongo dira horretarako!

Aste bukaera honetan, Marxa Beretera goaz taldeko batzuk, eta bi aste barru klubeko lasterketan guztiak ikustea espero det!!

Esteka honetan Estiren argazkiak dituzue ikusgai

ondo izan eta gozatu elurte berriez!

josuerki.

martes, 17 de diciembre de 2013

CVCE, Pont d'Espagne 2013




Urtero egin ohi dugun moduan, aurten ere Pont d’Espagne iraupen-eski  estaziora joan gara abenduko igaro berri den zubi honetan.

Betiko bilgune bilakatu den unibertsitateetako aparkalekuan geratu ginen ostiral goizean, eguna argitzear zegoenean. Maletak eta eski poltsak banatu eta maleteroetan antolatu bezain laster, Donostiatik 8 lagun atera ginen kotxe eta furgoneta batean Pont d’Espagnera bidean, non ordu pare bat geroago taldeko beste bi kiderekin elkartuko ginen. Guztira 10 eskiatzaile bildu ginen eskiatzeko prest: Sarasolatarrak (Jokin, Mikel, Esti eta Patxi), Manex Garay, Oier Garbisu, Eneko eta Peru Larrañaga, Beñat Irizar eta Xabier Gardeazabal.

Maletak eta poltsa guztiak Clot-eko Chalet-aterpera igo eta hamaiketako txiki bat hartu ostean, eskiatzeari ekin genion behingoz. Eguraldia gure alde izango genuen hiru egunetan zehar, eta pistetako elurra kalitate ezin hobekoa zen.

Nahiz eta aurtengoan taldeko helduenek ezin etorri izan, aurretik entrenatzeko gidatxoa prestatu ziguten, eta hau jarraitzen saiatu ginen entrenatzaile lanak egiten ibili ginenok. Ostiralean, gehienontzat denboraldiko lehen eskialdia zelakoan, klasiko teknikaren nondik norakoak gogoratzeko ariketak egiten jardun genuen bazkal ordura arteko denbora. Duda barik, oreka behar bezala mantentzea izan zen gehien berreskuratzen kostatu zitzaigun kontua, baina bukatzerakoan, lorturiko hobekuntza nabaria izan zen. 

Oreka lantzen ari ginela, gainera, Beñatek bere erortzeko estilo desberdinak erakutsi zizkigun. 

Arratsaldean, gehiago eskiatu ezin genuenean, bakoitza bere kontuak egitera joan zen: batzuk dutxara eta siestara ondoren, besteren bat ikastera, animatuenak eskiak parafinatzera, eta abar. 

Lehen eguna bukatzear zegoenean eta afaltzen hasteko eserita geundela, gaueko menua zein izango zen asmatzen saiatu ginen, eta gazteen zoritxarrerako, egundoko barazki-zopa izan genuen. Soilik gutxi batzuek platerean jarritakoa amaitu genuen, eta ogia jaki preziatuena bilakatu zen gaztetxoen artean.
Oheratzea iskanbilatsua izan zen ere, gazteon gelan edonolako gauzak hegaka bota eta helduenen garrasi bat edo besteri bide eman geniolarik.

Biharamunean, sasoian jartzeko gosari baten ostean (batzuei afarian asetu gabeko gosea betetzeko balio izan zien…), eskating-eko botak jantzi eta eskiatzera atera ginen danok. Beroketa libre baten ostean, eta Cayan-eko lautadan eguzkiak jotzen hasi zuenean, teknika lantzeko ariketak egiten jardun genuen goiza. Eskating-eko pauso edo martxa desberdinak (bai, kotxeen edo txirrinen antzera) lantzen ibili ginen batipat, batzuentzat kontzeptu berri xamarrak zirelako eta besteontzat hobetzeko lekua zegoelako.
Bazkalostean gaztetxoak euren kabuz eskiatzera joan ziren, barrabaskeriaren bat eginez, noski, eta besteok norberaren entrenamenduak egiten ibili ginen.

Gau lasaiago baten ostean, eta bi kide gutxiagorekin (Larrañagatarrek larunbat arratsaldean joateko plana zeukaten), berriz klasiko egiteari ekin genion. Eguneko elurraren kalitate eta tenperaturarako argizari aproposena aukeratu eta eman ostean, goizeko hotzari aurre egin genion, nahiz eta zeru erabat urdina izan. Ostiralean ez bezala, oreka landu ordez pauso eta bultzada bakoitzari etekina ateratzeko ariketak egiten ibili ginen, argizariak elurrarekin duen ukipena handitzeko indarra behatzetan bilduz.
Eguerdi aldera bazkaldu eta maletak egin ostean kotxeetara joan ginen, eta itzulera bidea hasi genuen. Maletak egiterakoan, gainera, gazteren batek ahaztutako txamarraren bat topatu genuen ere. A ze burua zeuena!

Astebukaerari amaiera borobila emateko, itzulera bidaian trafiko handia topatzeaz gain, Frantzia aldeko errepideko peajeetan komeriak izan genituen, Xabierrek eskuz ordaintzeko leihatilak lehenengoan ezin topatu ibili baitzen, ilara luzeak sorraraziz. Hurrengorako badakigu: jarraitu gezi berdeak!

Laburbilduz, astebukaera bikaina pasa genuen, eguraldia gure alde izanik eta atsekaberik gabe itzuliz. Lasterketak laster hasiko dira, eta ekipoa hurrengo irteera egiteko irrikan dago. Laster arte!

Argazkiak ikusteko, hemen.

Xabi Gardeazabal

viernes, 29 de noviembre de 2013

II Jornadas de Esquí de Fondo

Iniciamos hoy las II Jornadas de esquí de fondo del CVCE con la presentación de la exposición "Esquí ideal, esquí de fondo" de fotografía y material, a las 19h en el Club. Además, tendremos oportunidad de ver un montaje con varios documentales sobre el esquí de fondo de los 60 y terminaremos con un lunch.

Cartel expo ligero