Mostrando entradas con la etiqueta MTB. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MTB. Mostrar todas las entradas

jueves, 1 de julio de 2010

Donostiatik Adarrara bizikletan

Jakin, badakigu Donostiako bistarik politena Kontxakoa dela: horrela gogorarazten digute bisitari guztiek aukera daukaten bakoitzean; eta ni ez naiz ausartuko iritzi horri kontra egiten, gaur ez behintzat, baina badago beste bista bat niri gehiago gustatzen zaidana, agian hernaniarra naizelako eta, gainera, lehorrekoa erabat, itsasoaren xarma inondik ikusteko itsua den horietakoa. Hau barrualdera Urumea gaineko edozein zubitatik Adarrari begira ikusten den bista da, batez ere neguan, elurrak apainduta erakusten dizkigunean bere magalak. Adarra mendiak Donostiarekiko lotura handia du, nahiz eta Donostiatik kanpo kokatuta dagoen. Bertako mendizale guztiontzat erreferentzia bat da, bilbotarrentzat Pagasarri bezala, edo Tolosarrentzat Uzturre mendia.

Oraingoan Donostiatik irten eta Adarrara joan gara gure mendiko bizikletekin. Hernani eta Urnieta pasa ondoren Andoainen bukatzen den Leitzarango bailara bilatuz. Baltzun baserritik doan pista Etenetako bidean da igoerarik erosoena Adarrara bizikletaz gerturatzeko. Pista ezaguna niretzat; garai batean bere harri koskor guztiak ezagutzen nituen, Leitzarango hainbat lekutakoak bezala. Izan ere, Josebak, nire Andoaingo lagunak dioenez, 10.000km baino gehiago egin genituen elkarrekin Leitzarango hegalmalkar horietatik gehiegi urrundu gabe; bere notatxo guztiak gordeta dauzka oraindik eta noizean behin, afal ostean gintoniken inguruan eztabaida sortzen denean, haiek jokatzen dute epailearen papera.

Mendizaleok garai batean hainbeste gorrotatzen genituen pista hauek, leku hauetatik mugitzeko aukera ezin hobea ematen digute, Adarra bezalako mendiak gure esku jartzeko. Hala ere, bere tontorra menperatzeko, bizikleta gainean goazen zaldunak lurrera jaitsi eta errespetu moduko keinua adieraziz oinez egin beharko ditugu bere azken metroak.

Hemen erakutsitako ibilbideak 50km dauzka guztira, Donostiatik joan etorria egin ondoren, guk Eteneta eta Aballarriko lepoaren bitartean betiko bide zaharra hartu genuen, baina ez dago batere ongi eta metro batzuk beherago doan pista hartzea aukera egokiagoa da, edo, bestela, Adarratik zuzenean iparraldera jo. Hemen ikusi ditzakezue argazki batzuk.

martes, 15 de junio de 2010

Vuelta a Jaizkibel

La bicicleta de montaña es un deporte que se adapta muy bien a nuestras necesidades de entrenamiento inespecífico para periodos fuera de temporada. El tipo de esfuerzo de resistencia muy interválico, como en el esquí de fondo, cuando el terreno es accidentado, el alto requerimiento aeróbico, la exigencia en cuanto a reflejos y equilibrio, lo convierten en un deporte que se adapta como anillo al dedo al esquí de fondo. Tenemos además un entorno privilegiado para practicarlo.
La vuelta a Jaizkibel lleva camino de convertirse en una clásica del mountain bike en nuestra zona, acompañando al valle de Leizaran entre las rutas más transitadas. Hoy la vamos a utilizar como excusa para introducir este magnífico deporte entre las recomendaciones de entrenamiento de verano que faltaban en nuestro blog. Josu nos cuenta en este relato los pormenores de un recorrido en bici que os recomendamos de verdad.

Datorren denboraldiari begira hasi gera iraupen luzeko erresistentzia lantzen eta horretarako rolleskietan, karretera edo mendiko bizikletan edota korrikan hasi gera. Honako honetan, Jaizkibel mendiko inguruneak arakatzea okurritu zitzaigun, mendiko bizikletarekin hain zuzen.
Igandean, goizean goiz atera ginen Amaratik Xabi, Rafa eta ni. Donostia guztia zeharkatu ondoren, Lezora iritsi eta handik Pasai Donibaneko bidea hartu genuen, eta Jaizkibelgo igoerara iritsi ginenean eskuinetara jo genuen igoera gogorrari ekiteko. Igoera erdian, Rafak proposatutako pista zabal bat hartu genuen kosta aldeko isurialdea ez zena alegia, eta handik Guadalupeko baselizaraino joan ginen. Horrera iritsi ondoren, Jaizkibel inguratzen jarraitu genuen kostaldeko isurialdetik oraingoan, eta bidearen tartean pistarik gabe ere geratu ginen, beraz bizikletak bizkarrera eta gorabehera ibili ginen itsasoak egindako sartuatera horietan. Behin errepidera iritsi ginenean Jaizkibeletik behera egin genuen eta norbera bere etxera arratsaldeko partidurako indarrak berritzeko.

Hemen, bidean ateratako argazki batzuk ikusi ditzakezue.

Josu