Asteburu honetan
Somporten bi lasterketetan parte hartzeko prest agertu gara taldeko kide
gehiengoa. Larunbatean Gipuzkoako txapelketa ospatu zen klasikon eta erloju
aurkakoa zen. Nahiz eta Gipuzkoako txapelketak izan, mundu guztiarentzat
irekita zeuden inskripzioak eta azkenean jende nahikoa animatu zen.
Taldeko
partaide gazteena Eneko izan genuen, honek 2,5km egin behar zituen, bi hori,
eta lasterketaren garaile izan zen. Infatil II-ek eta kadeteek 5km zituzten, bi
hori eta berde bat. Infatil II-en artean Oier 1º eta Jokin 3º izan ziren gure
partaideak. Kadeteetan berriz Mikel S 2º, Manu 3º, Manex 6º eta Peru 7º izan
ziren. Azkenik zaharrenek 10km zituzten; hori bat, berde bat eta urdina, Josu
Erkizia izan zen gure lehen partaidea 3º postuan sartuz, ondoren Mikel I izan
zen 10º postuan eta ondoren 11º Xabi. Beteranoei dagokienez karrera berdinean
parte hartuta Luis izan zen lehena 17º postuan sartuz, ondoren Rafa 20º eta
azkenik Patxi 22º.
Hurrengo egunean goizean
goiz jeiki gosladu eta gorantz jo genuen lasterketa goizeko bederatzietan
baitzen. Skatingean zenez ez zegoen argizarien arazorik eta irteera gutxi gora
behera esperotako orduan eman zen. Txikiek berde eta hori bat zuten eta honetan
Oier 2º izan zen eta Jokin 4º. Kadete kategoriatik aurrera mutilentzat
lasterketa pista gorritik sartzen zen, hau, batzuentzat, lehen aldia zen
gertatzen zena eta oso gogorra egin zitzaien. 1992. urtean jaiotakoek eta
lehenagokoek 10km zituzten, gorri bat. Laterketa honetan 5 partaide izan
genituen: Mikel I 9ª, Mikel S 13ª, Manu 16º, Manex 30ª eta Peru 34º. Azkenik
lasterketa luzeena egin zutenek bi gorri luze egin behar izan zituzten, 20 km.
Honetan hauek izan ziren partaideak: Josu Erkizia 2º oso karrera ona eginez,
Xabi 5º honek ere izugarrizko karrera egin zuen eta Luis 25º.
Manu Elorza
Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenak hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario