jueves, 18 de noviembre de 2010

Estreinaldia elurretan

Ba dirudi elurte polita bota duela azken egun hauetan Pirinioetan, dagoeneko Somporteko maldetan gora eta behera ibili den norbait ba dago hemen inguruan eta gure asteburu honetako rolleski irteera, azkenean eski irteera bilakatuko ote den itxaropentsu gabiltza eguraldi iragarkiei begira... ikusi behar.
Aurreko denboraldian Pont D’Espagnen eskiatu genuen lehen aldiz, elurrez justu xamar baino etekin ederra atera genion irteerari, ahaztuta daukazuenentzat hementxe daukazue bideo labur bat gogorarazteko.
Mmh… negu berri bat hortxe datorkigu, oso osorik oraindik, guztiaz gozatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario